Eu_con_gota_5
Hernaniko Udal LiburutegiaHERNANI

MAILEGUA: LIBURU ETA MATERIAL BEREZIAK







Bazkide txartelarekin
  3 liburu eta 3 material berezi (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) hartu ahal dituzu zure udal liburutegian; 5 liburu eta 5 material berezi (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) sareko gainerako udal liburutegietan.

Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.

Dokumenturen bat galtzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu hilabeteko epearen barruan liburutegira bueltatzeko. Horrela egin ezean, ezin izango duzu bazkide txartela erabili.


· Epeak 

Liburuak itzultzeko epea 21  egunekoa da.                                                                                          

Material bereziak (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) itzultzeko epea 7 egunekoa da.

Itzultzeko epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu eta zigortu egingo dira. Oso berandutzen denari edota beti berandu dabilenari bazkide txartela kendu egingo zaio.


· Luzapenak

Liburuen epea beste 21 egunez luzatu ahal izango duzu eta material bereziena (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) beste 7 egunez, inoren erreserbarik ez badute.

Luzapenak  liburutegian bertan, telefonoz,  Internet-en bidez eta baita liburutegiak horretarako prest dituen ordenagailuetan ere  eskatu ahal izango dituzu.

Zerbitzuaren beste erabiltzaile batek dokumentu baten erreserba egina badu, ezingo duzu dokumentu horren epea luzatu.


 Buzoia,  maileguak itzultzeko aukera

Liburutegia itxita dagoenean edo presaz ibiltzen zarenean eta liburutegira igotzeko astirik ez duzunean, utz ezazu bueltatzeko duzuna plazan dagoen buzoian

 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz