Eu_con_gota_5
Hernaniko Udal LiburutegiaHERNANI

LIBURU ELEKTRONIKOEN IRAKURGAILUEN MAILEGUA

Ezinbesteko baldintzak

Euskadiko Liburutegiko Publikoen Sareko bazkidea izatea. NAN aurkeztea.
16 urte izatea
Erabilera baldintzak onartzen diren dokumentu hau sinatzea
 

Mailegua, itzultzea eta erreserbak

· Pertsona bakoitzeko liburu elektronikoaren irakurgailu bat bere zorroarekin mailegatuko dugu.

· Itzultzeko epea: Irakurgailua itzultzeko epea 21 egunekoa izango da.
   Epea ezin izango da luzatu
· Itzultzeko epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu eta zigortu egingo dira. Oso berandutzen denari, edota beti berandu dabilenari, bazkide txartela kendu egingo zaio.
· Erreserbak: Irakurgailua Liburutegira iristen denean hots egingo dizugu. Bi eguneko epea izango duzu jasotzeko. Horrela egin ezean erreserba bertan behera utziko da.
 

Erabilera baldintzak

· Gailuaren programaren konfigurazioa ezin da aldatu
· Erabiltzailea izango da gailu eta bere osagarri guztien arduraduna maileguan dagoen bitartean.
· Erabiltzaileak ezin izango du irakurgailuan ezer gorde. Liburutegia ez da erantzule egingo balizko datuen galeraz.
· Erabiltzaileak eraman zuen egoera berean itzuli beharko du.
· Erabilera ezegokiarengatik sortutako kalteak konpontzea ezinbestekoa izango da. Honen ardura maileguan eraman duen pertsonarena izango da
· Erabiltzailea irakurgailuaren funtzionamenduan akatsen bat sumatuz gero, berehala ohartaraziko die liburutegiko langileei.
 

 Erabilera baldintzak bete ezean Liburutegiak eskubidea izango du behar diren neurriak hartzeko.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz